Sinnple askoa da

Zuk zeuk bakarrik eraldatu dezakezu zure enpresa. Eta bide hori ahalik eta errazena izatea da gure pasioa eta jomuga.

Hori dela eta, metodologia Sinnple askoak erabiltzen ditugu, emaitzetara erabat bideratutako prozesuekin. Ibilbide horretan, bidelagun atseginak izango gara, lankidetzarako prest, zintzo eta sormen handiz. Beti enpatia, transbertsalitatea eta entzutea ardatz hartuta.

Gure lantaldean garbi daukagu: ondo kudeatuz gero, gizarte-inpaktua eta errentagarritasuna biderkatu egiten dira. Eta, aldaketa horretarako, uste dugu guztiok garela beharrezkoak (enpresak eta gizarte-erakundeak, administrazio publikoak…). Eta bide horretan dihardugu, konpromiso handiz: bikaintasuna eta erantzukizuna bilatzen ditugu, gure jakintza estrategikoa baliatuz.

Iranzu Sainz de Murieta

Bestek erakarrita dihardut ekintzailetza-munduan, eta neure konbentzimenduz gizarte-berrikuntzan. Gure aroko berrikuntzak egundoko gizarte- eta ingurumen-inpaktua dauka. Ala uste duzu lehiakorra izango dela pertsonak ardatz ez dituen enpresa bat?

María Rodríguez

Ederki konpontzen naiz sormen-prozesuetan, eta izugarri gustatzen zait kontsumo arduratsua. Oso pozik dihardut actueight zuzentzen. Egundoko erraztasuna daukat infografiak sortzeko, eta Garapen Jasangarrirako Helburuak sustatzen ditut, dela saltoki txikietan, dela enpresa handietan.

Iñigo Benedicto

Acumen Fellow 2020. Adeitasuna eta koherentzia dira nire ahulguneak… baina baita nire bertute nagusia ere. Nekez haserretzen eta erraz egokitzen naiz, eta etengabe aztertzen dut neure burua. Ez dut amore ematen, helburua gure planeta toki hobexeago bihurtzea baldin bada.

Lierni Axpe

Ekintza txikietan sinesten dut, iruditzen baitzait aldaketarako motorra direla. Nire ordena eta aztertzeko gaitasuna Sinnpleren helburuarekin batu ditut, ingurumen-inpaktua zenbatesteko edo enpresaren gizarte-erantzukizunari balioa emateko. Estilo Sinnple askoan, noski.

Gorabidean dagoen sektore batean hamar urteko esperientziaren ondoren, sendotu eta espezializatu egin gara, betiere gure balioei tinko eutsita:

Adorea

Hau da, helburua eta berrikuntza batzea, behar-beharrezkoa edozer proiekturi heltzeko.

Oreka

Aldaketak gertatzen diren bizkortasunaren eta pertsona bakoitzaren erritmoa errespetatzearen artean; helburuaren eta jasangarritasun ekonomikoaren artean.

Adeitasuna

Enpatian oinarrituta, eta harremanetan elkarrekiko konfiantza helburu gisa hartuta.

Sinnpletasuna

Onartzen dugu konplexutasuna, eta garrantzitsua den horretan ipintzen dugu arreta. Eta Sinnple asko egiten dugu: errealista, ulergarri eta egingarri bihurtzen dugu edonorentzat.

Eskuzabaltasuna

Ordainaren zain egon gabe ematea. Bezeroari gaitzen laguntzea, eta aliatuek aurrera egin dezaten lortzea, harik eta erabat buruaski izan arte.

Sinnplen, gure inguruari erreparatzen diogu, ondo ezagutzeko eta hobetu ahal izateko.

Gure aburuz, ez dago lehiatzailerik, baizik eta kolaboratzaileak gara guztiok. Eta horrexegatik sentitzen dugu sakonagoa eta iraunkorragoa izango dela nahi dugun eraldaketa eragile askorekin batera esku hartzen badugu, halaxe lortuko baitugu gure metodologiak ahalik eta enpresa gehienetan ezartzea. Horretaz gainera, izugarri gustatzen zaigu sareetan balioa ematea, eta bazkide gisa dihardugu ESIMPACT, Social Value International eta Mundu Itunaren aldeko Espainiako Sarean. Era berean, izugarri disfrutatu dugu ADEGIren Ekintzaile Foroan, nahiz eta zaharregi izateagatik kanporatu gaituzten.

Atera onura gure probono programari:

Logo ashoka