Laguntza publikoak birbideratzen
Usurbilgo eta Oñatiko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin eta Etorkizuna Eraikiz programaren barruan
Erronka: Laguntza publikoen deialdiek administrazio-prozesuari berari loturiko adierazleak neurtzen dituzte, baina alde batera uzten ditugu, batetik, hain askotarikoak diren proiektuak finantzatzeak sorturiko benetako aldaketak, eta, bestetik, proiektu horietatik sortzen diren gizarte-hobekuntzak.
Nola neurtu dezakegu inpaktu hori, erakunde eskatzaileak gehiegi kargatu gabe?
Erronka konpondu genuen
Sinnplen, gizarte-inpaktua neurtzeko gure jakintza baliatu genuen, eta, kasu honetan, laguntza publikoen deialdietara eta bi udal horien inguruabar errealetara egokitu genuen.
Horri esker, esperimentazio-bide bat ireki genuen bi elementu hauen arteko oreka lortzeko: batetik, estandarizazioaren ezinezkotasuna eta, bestetik, laguntza-deialdien inpaktu erreala neurtzeko beharra.
Garbi geneukan: eginkizun horretarako, ezinbestekoa zen herritarren eragile erabakigarriak inplikatzea, gobernantza publiko irekia lortzeko.
Geure ekarpena egin genuen
Lau laguntza-deialdiak erabat birbideratu ziren modu estrategikoan. Ulertu zen nola sortu inpaktua eta noiz ez egin, eta adierazle-sorta bat definitu zen urtero eskatzeko eta, hala, deialdiak berak ez ezik haien inpaktua ere hobetzeko.