Mugikortasun-plan bat baino gehiago

Logo elmubas

Deskubritu zer lortu dugun

Mugikortasun-plan bat baino gehiago

Erronka: Duela gutxiko araudi batek ezartzen duenez, 100 pertsona baino gehiagoko lantokiak beharturik daude mugikortasun-plan bat izatera. Elmubasen erronka ez zen legea betetzea eta kito, baizik eta aukera hori aprobetxatzea eta mugikortasun-plan anbiziotsu eta koherente bat egitea, langile guztiak inplika daitezen jasangarritasunaren alde.

Ilustración de coche eléctrico sobre fondo azul con

Erronka konpondu genuen

Lehen urratsa prozesua izan zen prozesua bideratzea: zer sortzen zuen balio handiena Elmubasentzat eta ingurumenarentzat? Produktuaren sarrera- eta irteera-logistika ez da Elmubasen berezko jarduera, eta kanpoko bisitek inpaktu txikia dute haren arrastoan. Hori guztia kontuan hartuta, erabaki genuen plantillaren mugikortasunean jartzea arreta, eta, bide batez, kidetza-sentimendua sortzea.

Lehenik eta behin, mugikortasun-diagnostiko bat egin genuen, eta horri esker ulertu genuen nondik eta norantz mugitzen zen jendea, zer ingurunetan, eta zer muga zeuden enpresan (kokapena, txandak…). Hala, ekintza-sorta bat proposatu genuen, aztarna murriztea eta egiteko erraztasuna oinarri harturik. Horri guztiari esker, ekintza-plan bat eta epe ertainerako helburu batzuk finkatu genituen.

Geure ekarpena egin genuen

Guztia modu erraz eta estimulatzailean egiteko gaitasuna ipini genuen. Bi hilabete nahikoa izan genituen Elmubasi non esku hartu behar zuen ulertarazteko, eta konponbide eraginkorrak eta berritzaileak topatu genituen horretarako. Ez aztarna murrizteko bakarrik, baizik eta langileen arten kidetze-sentimendua areagotzeko ere bai.