Nire enpresaren ekarpena, irudi batean
Nire enpresaren ekarpena, irudi batean
Erronka: Panelfisa automobilgintzaren sektoreko enpresa bat da, eta ez zuen jasangarritasun-memoriarik. Sumatzen zuen gizartean zuen inpaktua, baina ez zeukan modu ukigarrian jasota. Zeregin horretan laguntzea zen gure erronka, bai langileak motibatzeko, bai etorkizunean ekintza gehiagotarako ibilbide-orria sortzeko.
Erronka konpondu genuen
Enpresak egiten zituen ekintza ugarien diagnostikoa egin genuen, lehentasunezko interes-taldeak identifikatu genituen eta, kasuan-kasuan, gizarte- eta ingurumen-inpaktuaren arlo garrantzitsuenak hautatu genituen.
Hala, adierazleak identifikatu eta infografia hau sortu ahal izan genuen, zeinak ederki laburbiltzen baititu enpresaren gizarte- eta ingurumen-inpaktua eta epe laburrean identifikatzen dituen erronkak.
Gainera, hurrengo urteetarako Jasangarritasun Plana definitzen dugu
Geure ekarpena egin genuen
Prozesua eta ordena ekarri ditugu, benetan garrantzitsua dena aztertzeko eta prozesua errazteko. Gainera, oinarri-dokumentu batean laburbildu dugu haien inpaktua, beren interes-taldeekin partekatzeko. Hala, modu errazean mantendu dezakete eta material berriak sor ditzakete.