GIHak elikadura-enpresentzat
GIHak elikadura-enpresentzat
Erronka: Elikaduraren sektorea da Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIH) lortzeko bidean inpaktu handiena izan dezakeenetako bat, eta eragin positiboak eskatzen dituzte kontsumitzaileek, enpresa banatzaileek eta administrazioak berak. Baina nola lortu eginkizun hori ahalik eta soilena izatea multinazional handiak ez diren enpresentzat? Nola lagundu beren inguruaren alde egiten duten guztiari balioa ematen? Nola animatu hobetzeko bidean, egunero-egunero sortzen zaizkien larrialdi guztiak kontuan izanda? Erronka horretarako eskatu zigun laguntza Basque Food Clusterrek, ODSFOOD proiektuan.
Erronka konpondu genuen
Hasteko, ondo baino hobeto ulertu behar genituen trakzionatu nahi genituen enpresen beharrak eta mugak. Hori dela eta, baterako sorkuntzako zenbait saio diseinatu genituen, eta, haietan, elikadura-sektorera bideratutako autodiagnostiko-erreminta bat sortu genuen: ODSFOOD.
Erronka honekin batera, sektorean Garapen Iraunkorreko Helburuak (GIH) zer egoeratan dauden aztertu genuen, eta, ildo horretan, zenbait agente eta jardunbide egoki identifikatu genituen, enpresek bidean aurrera jarraitu ahal izateko.
Horretaz gainera, hobeto ulertu zituzten kontsumitzaileen eskari berriak, kontsumitzaile kontzientziadunekin eginiko lan-saio bati esker (hau da, gure actueight jokoan arituak zirenekin). Era berean, ideagintza-saio bat dinamizatu genuen, Garapen Jasangarrirako Helburuak betetzeko (are) gehiago egiten inspiratzeko.
Geure ekarpena egin genuen
Eskura jarri genuen 2011z geroztik metatu dugun jakintza guztia, enpresei (eta batez ere ETEei) lagunduz eskuratu duguna. Horri esker, ondo orientatu dugu erreminta, haien lana ondoen neurtzen duten galderak topatu genituen eta puntuaziorik egokienak ezarri genituen.
Horretaz gainera actueight bidez kontsumo arduratsuaren alorrean metatutako jakintza guztia aprobetxatu dugu, baita Basque Food Clusterren beharretara egokitzeko eta haiekin enpatizatzeko gaitasuna ere. Sekulako atsegina izan da haiekin batera sortzen jardutea.