Garapen-agentziek ere berritzen dute esparru sozialean?
Donostia Sustapena
Erronka: Donostia Sustapena Donostiako Udalaren tresna gisa egituratzen da ekonomia jasangarrian oinarritutako tokiko jarduketa-eredu bat planifikatzeko eta garatzeko, baina eginkizun hori eguneroko lanean islatzea da koska.
Nola eragiten die lehendik martxan dauden programei eta zer programa berri eskain daitezke? Nola aldatuko ditugu ekintzaileei eta enpresei zuzendutako egungo laguntza-prozesuak? Zein da xede-publikoa sentsibilizatzeko modurik eraginkorrena?
Erronka konpondu genuen
Proiektu pilotuen analisia eta gauzatzea konbinatzea, gizarte-berrikuntzako ekintzen etorkizuneko bideragarritasuna ebaluatu ahal izateko:
- Ekintzailetza-ekosistema aztertzea, erabiltzailearen ikuspegitik.
- Berrikuntza eta gizarte-ekintzailetzako alderdiak txertatzeko laguntza-prozesua hobetzea. Donostia Sustapeneko langileak trebatzea, gizartean inpaktua izan dezaketen proiektuak identifikatzeko.
- Ekosistemako beste erakunde batzuen zerbitzu osagarriak identifikatzea, enpresen eta ekintzaileen artean gizarte-berrikuntza sustatzeko.
- Proiektu pilotuak gauzatzea.
- Ekintzaileak, enpresak eta herritarrak sentsibilizatzea, tailer espezifikoen, hitzaldien eta ekitaldien bidez.
Geure ekarpena egin genuen
- Enpresen gizarte-berrikuntzako jakintza.
- Gure ingurunearen egoeraren gaineko diagnostiko zehatza, hiriaren errealitate sozioekonomikoko kontzeptuak identifikatuta.
- Proiektu pilotuak egikaritzea:
- gizarte-ekintzaileei beren negozio-eredua birdefinitzen laguntzea;
- enpresan gizarte-adierazleak ezartzea;
- ekintzaileei gizarte-berrikuntzaren alorreko trebakuntza ematea.