Hau da nire enpresaren (karbono) aztarna
Hau da nire enpresaren (karbono) aztarna
Erronka: Europako Itun Berdeak kontinente gisa CO2-an neutroak izatera bultzatzen gaitu 2050ean. Helburu hori lortzeko, enpresa guztiok azkar murriztu behar dugu gure aztarna, eta, horretarako, kalkulatzea da lehenbiziko urratsa.
Ekogras ekonomia zirkularreko enpresa bat da, ingurumen-konpromisoagatik aitortua, eta aurrera egin nahi du ildo horretan. Baina modu errazean egin nahi du, inspiratzailean, eta epe laburrean hobetu nahi du ingurumen-inpaktua.
Erronka konpondu genuen
Ekograsi karbono-aztarna kalkulatzeko modu posible guztiak ulertzen lagundu genion, eta une horretan gehien komeni zitzaiona zein zen adierazi genuen. Erabaki genuen erakundearen aztarna kalkulatuz hastea, eta 1. eta 2. ingurumen-irismenetan zentratzea.
Azken emaitza baliagarria izan zen ekintza berriak definitzeko eta enpresak olioa birziklatzeagatik sortzen duen CO2 aurrezpena ukitzeko. Era berean, aukera hori baliatu genuen aztarna hori Trantsizio Ekologikoko Ministerioaren Karbono Aztarnaren Erregistroan jasotzeko eta dagokion zigilua lortzeko.
Geure ekarpena egin genuen
Ondo ezagutzen ditugu aztarna kalkulatzeko xehetasun tekniko guztiak. Badakigu, era berean, eginkizun gogorra dela, eta inoiz baino gehiago behar dela gure gaitasuna, gauzak Sinnple asko egiteko.
Horretaz gainera, iruditu zitzaigun erabakigarria zela aukera hori aprobetxatzea ordura arte egindako ingurumen-ekintzak ukigarri bihurtzeko eta zenbait ekintza posiblerekin inspiratzea.