Enpresa txiki bat, gizarte-berrikuntza lortzeko bidean
Gizarte-berrikuntzako ibilbide-orria mikroETEetan
Erronka: Gizarte-berrikuntzako ibilbide-orri bat diseinatzea. Gure metodologia enpresa txiki baten tamaina eta irismenera egokitzea zen erronka, baina betiere gizarte- eta negozio-alderdiak uztartzeko grinari eutsiz.
Erronka konpondu genuen
Sinnplek diseinatutako HdR metodologia egokitu genuen enpresa txiki batera, eta lan-saioak kontzentratu genituen, baliabideak ahalik eta gehien aprobetxatzeko. Hauexek izan ziren urratsak:
- MOVEren egoera aztertzea.
- Testuinguru-mapa definitzea.
- Balio-katea zehaztea.
- Epe laburreko enpresa-estrategia aztertzea.
Azterketa horren ondotik, jasangarritasunerako aukera zehatzak identifikatu ziren. Horretarako, oinarri gisa hartu zen negozio- eta gizarte-inpaktua, baina baita beste aldagai batzuk ere, ideia berritzeko potentzialari eta haiek garatzeko beharrezko baliabideei loturik.
Geure ekarpena egin genuen
Batetik, gizarte- eta ingurumen-inpaktua eta, bestetik, negozio-inpaktua uztartzen dituzten eremuak identifikatzeko ezagutza, guztia ere metodologia arin eta eraginkor bat baliatuz.