Enpresaren gizarte-berrikuntza, modu praktikoan
Lehiakortasuna sustatzea
Erronka: Kideen lehiakortasuna sustatzea, gizarte- eta ingurumen-alderdiek gure lehiakortasunean eragiten dutela kontuan izanda. Horretarako, alderdi horiek bazkide txikietan ere jasotzea proposatzen digu, betiere modu erakargarri eta eraginkorrean.
Erronka konpondu genuen
Gure HdR metodologia ondo baino hobeto egokitzen da enpresa txikietara; beraz, tailer-formatua planteatu genuen. Sektoreko enpresen arteko lankidetza aprobetxatu genuen, eta, hala, murriztu egin genuen azpikontratazioaren kostua. Era berean, taldeko saioak ez ezik banakakoak ere uztartu genituen.
Parte hartu zuten enpresek (Senddo, Nazaret Fundazioa eta Fidenet) lortu zuten gizarte-berrikuntzako ibilbide-orriak definitzea.
Geure ekarpena egin genuen
Metodologia propio egiaztatua eta lantegietako saioen dinamizazioa. Gainera, laguntza eskaini genuen gizarte- eta ingurumen-inpaktua eta negozio-inpaktua uztartzen dituzten ideiak ematen, enpresa nazionalen eta nazioartekoen adibideak baliatuz.