Trebakuntza-plataforma batentzako negozio-eredua
Hezi+ (Tech for Society)
Erronka: Hezi+ autojasangarria izan dadin sustatzea, negozio-eredu sendo eta arrakastatsu bat lortzeko, denboran inpaktu handiagoa izan dezan.
Erronka konpondu genuen
Gizarte-enpresetara egokitutako Canvas metodologia baliatu genuen, inspirazio-iturri gisa baliatzeko beste negozio-eredu batzuk bilatu genituen, balio-proposamenaren eta bezeroaren arteko bat-egitea landu genuen, eta Lean metodologia baliatu genuen hipotesi nagusiak identifikatzeko eta baliozkotze-plan berehalakoena definitzeko.
Emaitza gisa, Hezi+ negozio-eredua definitu genuen, baita epe laburrean egin beharreko garapen nagusiak eta negozio-ereduaren lehenbiziko probatze-plana ere.
Geure ekarpena egin genuen
Sinnplek lehentasunez egin beharreko gogoetak hautatu zituen, eta, horretarako, Hezi+ egitasmorako metodologiarik onenak aukeratu zituen. Era berean, beste negozio-eredu batzuetako monetizazio-adibideak ekarri zituen, interesgarriak direlakoan, eta bilerak dinamizatu eta dokumentatu genituen.