Gizarte-ekintzaileak nazioartean jarduten du
Enpresa txiki bat, gizarte-berrikuntza lortzeko bidean
Erronka: Lehenbiziko nazioartekotze-pilotua sortzea Espainian, bi helburu hauek lortzeko:
- Nazioarteko lehenbiziko erreferentzia handiak.
- Beste herrialde batzuetarako baliagarria izango den nazioartekotze-prozesu bat baliozkotzea.
Erronka konpondu genuen
Kolorearen alorreko lehentasunezko sektoreak identifikatu genituen, eta herrialdean duten garrantziaren arabera antolatu. Era berean, sektore horien merkatu-azterketa bat egin genuen, bai eta merkataritza-estrategia bat ezarri ere, eta kontaktu zehatzak eskaini genituen ahal zen guztietan.
Geure ekarpena egin genuen
Gure eginkizuna izan zen bilerak dinamizatzea eta Espainian identifikatutako sektoreak aztertzea eta ezagutzea. Horretaz gainera, Coloradd etxeak proposatutako soluzioan interesa izango luketen enpresak identifikatu genituen gure kontaktu-sarearen barruan. Halaber, ekitaldi bat antolatu genuen ISEM Fashion Business School etxearekin batera, eta modaren munduko enpresen aurrean aurkeztu zen planteatutako soluzioa.