Gizarte-erakunde baten negozio-eredua marrazten
XCTren eredua birdefinitzen
Erronka: XCTren eredua birdefinitzea, eta, horretarako, garatu beharreko ekimen berriak eta murriztu edo desagerrarazi beharrekoak hautatzea, bezeroentzako balio-proposamenari erantzunez.
Erronka konpondu genuen
Erakundearen barruan hausnarketa-saio bat abiarazi genuen, etorkizunean jarduera eredu jasangarriago bat definitu ahal izateko, eta, hala, jarduketen ingurumen-inpaktuari eusteko edo are inpaktu handiagoa lortzeko.
CANVAS metodologia egokitu genuen erakundearen errealitatera, eta elementu hauek aztertu genituen: (i) Balio proposamena, bezeroak, kanalak, kostuak, diru-sarrerak, bazkideak eta gaitasunak; (ii) egungo eta etorkizuneko lehiakideetatik bereiztea; eta (iii) gizarte- eta/edo ingurumen-inpaktua.
Geure ekarpena egin genuen
Metodologia pertsonalizatuak XCTren esentzia sozialari eusteko. Modu errealistan lehenetsi ziren eskura zituen baliabideak, eta finkatu egin zituen erakundearen jasangarritasun ekonomikorako balio erantsi handiena eskaintzen dutenak.