Gizarte-enpresa bat bere muinera eramaten
Lehiakideetatik bereiztearen garrantzia
Erronka: Negozio-lerro berriak zabaltzea eta lerrook merkaturatzeko bideak aztertzea, lehiakideetatik bereizteko.
Erronka konpondu genuen
Lankidetza honetan, CANVAS metodologia eta Ozeano Urdinaren estrategiaren balio-kurbak baliatu genituen, negozio-ereduan berrikuntzak identifikatzeko, eta, hala, hazi eta inpaktua areagotu ahal izateko.
Gogoeta egin genuen egungo merkatu-segmentuei eta segmentu potentzialei, balio-proposamenari eta negozio-ereduaren egiturari buruz, lehiakideetatik bereizteko moduko hazkunde-estrategia bat ezartzeko.
Geure ekarpena egin genuen
Metodologia egokituen gaineko ezagutza, eta saioak dinamizatzea eta dokumentatzea. Era berean, lehiakideetatik bereizteko ideiak eta hurrengo urteetako behin-behineko emaitza-kontua.