Enpresa

Enpresa gisa, ederki dakizu zure ekintzek zure berri ematen dutela.

Hori dela eta, funtsezkoa da gizartearen alde egiten duzunari balioa ematea… Eta, noski, ingurumenaren eta gizartearen aldeko lanean sakontzen jarraitzea.

Garapen Jasangarrirako Helburuei egiten diezun ekarpena eta/edo zure ingurumen- eta gizarte-inpaktua neurtu nahian bazabiltza, uste duzuna baino errazagoa da.
Sinnple asko egingo duzu gurekin!

Zure inpaktuaren gaineko infografia bat sortuko dizugu, orain arte egin duzun guztiaren berri izan dezazun.

Gizarte eta ingurumenaren alorreko aginte-taula bat egingo dugu, hemendik aurrera monitorizatu ahal izan dezazun.

Zorrotz beteko duzu Informazio ez-finantzarioaren Legea, eta zenbait gako emango dizkizugu, sinple asko egin dezazun datu horien komunikazioa.

Gutxi falta zaizu Mundu Itunaren zigilua lortzeko: pactomundial.org

Ez badakizu nola hasi, bilatu inspirazioa zure inguruan!

Sinnple asko lortuko duzu gurekin!

Joeren inguruko saio bat eskainiko dizugu, zure inguruko kasu oso interesgarriak ezagutzeko.

Eta orain, probatzera! Zenbait ekintza jarriko ditugu martxan, sinple askoak, bertatik bertara egiaztatu dezazun zer den ingurumen- eta gizarte-inpaktua.

Gizarte-berrikuntzan murgildu nahian bazabiltza, errentagarritasunari muzin egin gabe, ideia oso baliagarriak emango dizkizugu.

Hurrengo hiru urteetan egiteko ekintzak definituko ditugu, inpaktu positiboa dutenak, eta betiere enpresaren egungo estrategiarekin lerrokaturik.

Bertatik bertara lagunduko dizugu martxan jartzen, eta alboan izango gaituzu lehenbiziko hiru hilabeteetan.

Inplikatu zure erakundeko pertsonak zure jasangarritasun-estrategian, eta ezagutarazi egiten duzuen guztia. Lortu helburu hori modu original batean, kontsumitzaile gisa dituzten ohiturak hobetuz, enpresetarako bereziki prestaturiko gure actueight aplikazioaren bitartez.

Badakizula nola funtzionatzen duen honek guztiak? Bada, ekin lanari!

Sortu gizarte-berrikuntzako zeure plana, eta ekin bideari zeure kabuz. Gu alboan izango gaituzu prozesu horretan, behar duzun edozertarako.

Harremanetan jarriko zaitugu zeure bide berberari ekin dioten beste enpresa batzuekin, antzeko egonezinak elkarrekin jorratzeko.

Ideia inspiratzailez beteriko saioak egingo ditugu, zure enpresak inpaktu positiboa sortzen jarrai dezan.

Enpresa-elkarte bat bazara...

Laguntza eskaini ahal diezu zure kidetuei, orain arte lortu duten guztiaren berri izan dezaten, baita gizarte-berrikuntzarako beren bidea diseinatzen ere.
Sinnple askoa da gurekin!

Tailerrak antolatzen ditugu, zure enpresek beren gizarte- eta ingurumen-inpaktuaren berri izan dezaten.

Eta gizarte-inpaktu handiko ekintza berritzaileak zehaztu ahal izango ditugu, era berean, zuen enpresetarako tailer espezifikoetan.

Sinnple. Sortu aldaketa